TESTU IRUZKINA (2)

20. TESTUA. ESTATUAREN LEGE ORGANIKOA (1967-01-11)

Orain arte promulgatutako legeek erakunde antolamenduek eskatzen dituzten gai gehienak hartzen dituzte.(…). Iritsi da estatu nazionala erakundetzea amaitzeko une egokia (…). Horren kariaz, (…), honako hau xedatzen dut:
1. art. I. Espainiar estatua, erresuma gisa eratutakoa, erkidego nazionalaren erakunde gorena da.
2. art. I. Subiranotasun nazionala bakarra eta zatiezina da eta ezin da ez ordezkatu ez laga.
II. Espainiar estatuaren erakunde sistema botere batasunaren eta funtzio koordinazioaren printzipioetan oinarritzen da.
3. art. Honako hauek dira estatuaren oinarrizko xedeak: Espainiako gizonen arteko eta lurren arteko batasunaren defentsa; nazioaren osotasuna, independentzia eta segurtasuna mantentzea (…). Hori guztia Mugimendu Nazionalaren Printzipioen inspirazioarekin eta haiekiko leialtasun zorrotzenarekin (…), bere izaeraz, iraunkorrak eta aldaezinak direnak.
6. art. Estatuburua da nazioaren ordezkari gorena; berak erabiltzen du botere politiko eta administratibo gorena; Mugimenduaren Buruzagitza Nazionala du eta Mugimenduaren eta Erresumako gainerako funtsezko legeen printzipioak zehaztasunez betetzen direla zaintzen du (…); legeak promulgatu eta berresten ditu (…); lehor, itsaso eta aireko armaden gaineko aginte gorena du; (…); bere izenean administratzen da justizia; grazia eskubidea erabiltzen du; enpleguak, kargu publikoak eta ohoreak ematen ditu, legeek xedatutakoaren arabera; ordezkari diplomatikoak kreditatu eta hartzen ditu eta Erresumako Funtsezko Legeen arabera dagozkion ekintza guztiak egiten ditu (…)
14. art. I. Gobernuburuak espainiarra izan behar du eta estatuburuak izendatuko du Erresumako Kontseiluak proposatutako hirukotetik hautatuta.
Boletín Oficial del Estado, 1967-01-11.

1.    IDENTIFIKATU: Testua 1967ko urtarrilaren 11n idatzi zuen Francok. Estatuko buletin ofizialean argitaratu zen eta izaera juridikoa eman zitzaion, legeak adierazteko balio baitzuen. Idazleak ekintzen garaia bizi du, beraz, lehen mailako testua dela esan dezakegu. Bestalde, espainiar herri osoari zuzentzen zaio, hari baitagozkio hemen xedaturiko guztiak.

2.    IDEIA NAGUSIAK: Testuaren ildo nagusiena Espainiar estatuaren konfigurazioa da, Francoren diktadura bitartean.

–    Estatua, erresuma bezala ikusten da. Buruzagiei buruz, Franco da estatuburua eta berak ditu botere guztiak.
. Legeak ezartzea
. Armada kontrolatzea…
–    Gobernuburua den persona bat izan dezake estatuburuak ondoan, berak izendatutakoa.
–    Nazioa era oso batean gobernatuko du estatuburuak, eta nazio horren zatiezintasuna bermatuko da. Halaber, Mugimendu Nazionalaren ildoari jarraituz gobernatuko da herrialdea.
–    Buruzagia hau guztia betearazteaz arduratuko da.

3.    INGURUABAR HISTORIKOA
Testu hau Francoren diktadura bitartean idatzi zen. Diktadura hau, Espainian garatu zen 1939tik 1975era arte. 1939an, Gerra Zibilaren amaiera etorri zen. Nolabait, momento hartara arte, urte batzuetatik hara borrokan egondako bi ideologietan batek (fascismo-frankistak) irabazten du eta boterea indarrez eskuratu.
Aldi honetan zehar, Francoren nahia beteko da, eta Mugimendu Nazionalaren eskakizunak betetzen saiatuko dira. Hasieran, jendeak gose asko pasa izan zuen eta miseriaz aparte, herrialdea nazioartetik bereizita gelditu behar izan zen herrialdeek ez baitzuten bere izaera diktatoriala onartzen. Gutxinaka, eta komunistekin AEBk zuen borrokaren esku, Espainia nazioartean sartzen hasi zen. Hala ere, oposizio mugimendu asko egon ziren diktaduraren aurka, eta haren zapalkuntza eta zentralismoak mugimendu nacionalista periferikoak eta jendearen hserre eta geroz eta mobilizazio gehiago eragin zituen.
Nahiko garai gatazkatsuan ere, erregimenak ez zuen lege finkorik. Diktadoreak, deretu bidez, lege mordoa atera zuen, baina lege modernoago bat behar zen, eta gainera, erregimenari demokratizazio prozesu kutsu bat eman behar zitzaion. Kontestu honetan sortu zen Lege Organikoa. Ikusi bezala, erregimenaren izaera oinarrizkoena ageri da bertan.
Garai onetan, kanpo inbertsioak hasten dira Espainian sartzen, eta nazioartearen ikuspuntuan, Francoren armetako bat da lege hau, erregimena nazioartean onetsia izan dadin.
Erresumaren kontua aipatzeak berebiziko garrantzia du diktadorearen ondorengotza zehaztean. Oso argi uzten du Francok, berak hain ondo ezagutzen duen Joan Karlos borboikoa izango dela bere ondorengoa, eta harengan uste osoa du erregimena mantentzeko.
Hala ere, jendearen haserrea geroz eta nabariagoa izango da, eta hemendik aurrera, erregimenaren azken urte, eta gatazkatsuenak hasiko dira, ideología desberdineko jendearen arteko liskar mordoarekin, baina amaieran, diktadorea hilda, erregimen aldaketa baketsu batekin.

4. IRUZKIN PERTSONALA

Testuaren garrantzia historiari begira zenbait gauzetan nabari daiteke. Alde batetik, estatuaren forma berresten zuen testua da. Frankismoaren izaera finkatzeko ardura islatzen duen testua, izan ere. Demokrazia kutsua erakusteko nahia ikusten da testuan, hala ere, jendearentzat ez zen nahikoa izan, eta horregatik testuaren sede hori ez zen guztiz bete.
Bestalde, franquismo garaian zegoen centralismo kutsu sendoa ikusten da. Gerora, demokraziarako trantsizioa hasten denean, eskualdeek independentzia, edo behintzat autonomía eskaerak egin zituzten, eta gobernu berriak onartu behar izan zituen, Espainia autonomien estatu bihurtuz. Gaia nahiko zaila izan da XX.mendean eta baita gaur egun ere, interés desberdin anitz zeudelako. Garbi ikusten da hala ere, Francoren ideietako puntu hau ez dela bete etorkizunean.
Erresumaren kontua zela eta, Francoren ondorengoak nolako erregimena izango zuen hautatu zuen diktadoreak. Hala ere, Joan Karlosengan utzi zituen bere uste guztiak estatu era mantentzekoak. Gerora, eta testuan esaten denaren influentzia ikusiz, argi ikusi zen erregeak ez zuela nahi izan Francoren ideologia mantenduz, eta jendearen eta nazioartearen eskakizunei jaramon eginez, erregimena aldi justuan aldatu zuela. Ezin izan zen halako diktadura mantendu, eta gizartea benetan hazteko eta munduan integratzeko sistema hasi zen abian, demokrazia.
Estatuburuaren itxura aldatu da, eta orain, erregea eta gobernuko presidentea daude. Erregearen boterea ikaragarri murriztu da (ez da Franco bezalako indartsu mantendu botere aldetik) eta gobernuburuak betetzen ditu kargu nagusiak. Bestalde, justizia, erakunde bereizi batzuek betearazten dute sistema judiziala osatuz.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s