FRANKISMOAREN AZKEN ALDIA (eta oposizio mugimenduen azterketa)

Frankismoaren finkapena eta krisialdia (1959-1975)

Urte hauetan zehar gehien bat 1960tik 1972ra, aldaketa ikaragarriak eman ziren ekonomiaren egituran.
1962-1975 bitartean hiru garapen plan jarri ziren martxan. Plan hauen helburua erregimena sendotzea eta Espainiako errenta Per-capita igotzea zen. Hau lortzekoa finantziazio publikoa erabili zen.ekin pribatua bultzatu zen eta kapitala erakarri zen. Neurri hauekin produktu nazionala garatzea, enplegua betetzea, hau da paro tasa oso murriztua izatea, errenta hobeto banatu zen eta ekonomiaren modernizatzea etorri zen.

Modernizazio honetan, industriak %10ren hazkundea izan zuen, automibiliztika era gora egin zuen, adibidez Seat marka Espainiarra zen. Baina etekin handiena atera zutena, bankuak eta industria talde handiak izan ziren.

Baina haurrera egiteko, eta proiektuak garatzeko finantziazioa beharrezkoa zen, hau turismotik, atzerriko inbertsioen bidez, esportazioen hazkuntzatik eta emigraziotik lortu zen.

Gizartean eta kultura ere zenbait aldaketa eman ziren. Desoreka gero eta handiagoa zen, bai pertsonen artean eta bai eskualdeen artean. Batzuk geroz eta aberatsagoak ziren bitartean, beste batzuk gero eta pobreagoak ziren.
Nekazari-exodoa eman zen barrukoa zein kanpokoa. Barruan eskualde aberatsetara, eta hau kontrolik gabeko espekulazioa ekarri zuen hirietara. Kanpokoan, emigrazioa egunerokoa bihurtu zen, 1962-1973artean 4milio emigrante egon ziren.

Bizi maila jokabide sozial eta politiko berriekin jarri zen harremanetan. Diktaduraren hasierako ideologia kristau eta tradizionala ideia materialistagoengatik ordezkatuta izaten ari zen. Kontsumismoari zegokionez geroz eta permisiboak ziren, horrela pixkanaka- pixkanaka tolerantzia eta ongizatearen kultura ezarriz joan zen. 1963an gizarte segurantzako oinarrien legea ezarri zen eta osasun- estaldura hedatzen hasi zen. Kulturan eta hezkuntzan berriz nolabaiteko irekitze intelektual bat eman zen. Hezkuntza lege orokorra 1970an sortu zen.

Kanpo harremanak: Europako ekonomi erkidegoarekin. Nahiko garai arrakastatsua izan zen, Amerikako estatu batuekin eta zenbait herrialde Arabiarrekin akordio berriak lortu ziren. EEE-rekin (Europako ekonomi erkidegoa) 1959an elkarrizketak hasi ziren eta 1962an Europar Batasunean sartzeko eskaera ofiziala egin zen, baina Espainiak ez zuen erantzunik jaso. 1970ean lehentasun akordioa, EEErekin, asko erraztu zuen merkataritza. Azkenik 1972an Erresuma Batua, Irlanda eta Danimarka Europan sartu ziren eta Espainarentzat ere sartzea premiazkoa bihurtu zen, baina Europako demokraziek ez zuten onartzen diktadura bat batasunean sartzea.

Hurrengo urteetan, gizartean hainba aldaketa ematen dira eta aldaketa hauekin batera oposizioa zabaldu eta indartu egin zen. Oposizio eta erasoaldi politikoen aurrean erregimenaren erantzuna immobilismoa izan zen. Egoera honetan gizarte asaldadura eta oposizioa gora egin zuten. Immobilismoa gauzatzeko gobernuan honakoak erabili zituen: Komunika bideen manipulazioa, errepresioa, beldurra eta kontrola … Itxurazko aldaketak egin ziren Europaren onarpena lortzeko, baina benetan ez da ezer aldatzen. 1966an Fraga Iribar prentsa legea jarri zuen martxan aurretiko zentsura kenduz.

Gainbehera (1969-1975)

Espainiako egoera ez da batere hona. Franko parkinson dauka eta nahiko gaixo dago, gainera egoera aprobetxatuz gatazkak ugaritzen dira. Agerian geratzen da erregimenaren ezegonkortasuna. Erregimenaren barruan bi alde daude banaturik: aurrera jarraitzearen aldekoak eta erregimena desmuntatu behar zela pentsatzen zutenak. Euskal Herrian batez ere, salbuespen egoera aldarrikatzen da eta errepresioa gogor jarduten zuen.

1969ko uztailean Frankok, parlamentua behartu zuen Joan Karlos oinordekotzat onartzera. Honek karguari sin egiten dio, erregimena mantentzeko konpromisoarekin, horrela mugimenduaren monarkia berria sortu zen.
Franko gaixo dagoen bitartean, kontraesanak eta< krisia, Espainiaren egoera txartzen zuten. Erregimeneko bi taldeek, immobilistek eta irekitzearen aldekoak, biek elkarren kontra burrukatzen zuten.

Irekitzearen aldekoak, politika liberalago bat nahi zuten. Hauen artean : Fraga, Areizaga, Calvo Sotelo…
Immobilistek berriz, eskuin muturra representatzen zuten. 1973an Francok gobernuari uko egiten dionean, Carrero Blanco izendatu zuten presidente. Honek frankismoaren zaindaria zen eta erreformarik ez zuen nahi, bere nahia oposizioa zapaltzea zen. Baina 1973ko abenduan, E.T.A.k Carrero Blanco hil zuen.

Hau kolpe ikaragarria izan zen erregimenarentzat eta honen etorkizunarentzat. Beste gobernu buru bat bilatu behar izan zuten, eta Frankoren familia Arias Navarro autatu zuen. Hau hasieran erreformen alde jartzen da baina arazo guztiak etortzen zaizkio gainera: portugaleko iraultzaren kutsua, krisi ekonomikoa eta lan gatazkak, elizaren jarrera(erregimenaren kontra), Batasun Militar Demokratikoa eta Batzar Demokratikoa gehi Konbergentzia Demokratikoa.

Hau guztia ikusirik 1974an irekitzearen prozesuaren porrota ikusirik, berriz zapalkuntza berrezarri zuen. Franco 1975ko urriaren 20an hil zen.

OPOSIZIO MUGIMENDUEN AZTERKETA

1. ZATIA

EGOERA SOZIALA EUSKAL INGURUAN
Francoren erregimenak, hasieran, armadaren, Elizaren eta erdi klaseen laguntza izan zuen. EAEko burgesiak indarra hartu zuen (prestaketa intelektuala eta Francorekiko atxikimendua zutenez) erregimenaren estamentu asko okupatzen hasi ziren.
Karlistak ere erregimenaren alde ezarri ziren momentu batean. Ekonomiaren arloan onurak eskuratzeko nahian ere jende asko posizionatu zen bere ondoan nahiz eta ideologikoki oso ados ere ez egon.
Hiri burgesak, nekazari katolikoak eta aipatutako taldeek, (nahiz eta errepresioa oso handia izan), Francoren adiskidetasuna lortu, eta elkarlana hasi zuten.

OPOSIZIOA EAEn
Oposizioa eratzeko ahaleginak oso zailak izan ziren hasierako urteetako errepresio latza zela eta ezin baitziren talde eraginkorrak eratu. Oposizioa erbestean garatu zen hasieran. Errepublikazaleek indarra galdu zuten eta sozialistek barne zatiketa ikaragarria ikusi zuten. Agirreren gobernua (EAJ) erbestean hasi zen garatzen eta komunistek makien bidez egin zioten aurkaritza nagusia erregimenari. NBEen sartzeak eta AEBekiko harremanek herrialdeko egoera ekonomikoa hobetu zuten. Hala ere, langile grebak areagotuz joan ziren gradualki eta protestak asko orokortu ziren. Esan bezala, barruko oposizioak eta kanpoko oposizioak (erbestekoak) konexio indartsua eratu zuten eta dena kanpoan garatzen hasi zen batez ere.

BARRUKO OPOSIZIO BERRIA
Denbora pasa ahala, sozialismoa asko garatu eta aldatuz joan zen.
1959an ETA (Euskadi Ta Askatasuna) erakundea eratu zen. Sozialismo abertzalearen ildokoak zirela esan eta oposizioaren protagonismo handiena hartuz joan ziren euren ekintzekin. Euren idealen artean, ekintza armatua erabiltzea zegoen, erregimena deusezteko. Garaturiko ekimen nagusiena Carrero Blanco hiltzea izan zen, zeinek erregimenaren estabilidadea koloka latzean jarri zuen. Burgoseko epaiketan zenbait heriotza zigorretara kondenatu zituzten kide batzuk baina hala ere, barkatu behar izan zituzten nazioarteko iritzien ondorioz.

         

Bestalde, Eliza euskaldunaren jarrera oso nabarmena izan zen prozesu honetan guztian. Vatikanoko II. Kontzilioa ospatu zenetik euskal Eliza asko politizatu zen eta bere eginkizuna hasi zuen erregimenaren aurka. 1960ean, hain zuzen, apaiz mordo batek erregimenaren aurkako agiri bat sinatu zuen, eta Añoverosen euskal lurren aldeko aldarrikapenek Elizaren jarrera anti franquista agerian utzi zuten guztiz.

2. ZATIA
Ekonomia eta kulturaren garapen eta irekierak jendearen aldaketa nahiak suspertu zituzten, eta diktadura ezabatzeko edota behintzat aldatzeko mugimenduak gutxinaka ugarituz joan ziren. Herriaren adostasun pasiboa ez zen hain indartsua.Gizartearen sektore berriak ere inplikatu ziren honetan.
–    Moderatuak: Alderdi errepublikazaleek Europarekiko atxikimendua bilatu zuten. Monarkiazale eta kristau demokratekin hasi ziren batez ere harremanetan. 1962an Munichen egin zen bilera batean, erregimenaren izaera antidemokratikoa salatu zuten bai espainiar batzuek bai erbesteko herrietako jendeak ere. PCEk ez zuen parte hartu sobietarren aldekoa zelako, hala ere, elkartearen oihartzun internazionalaren berri izatean, erregimena dena komunisten mugimendu bat izan zela esaten saiatu zen.

–    PCEren protagonismoa. Alderdiaren zelulak poliziaren mende erortzen zirenez,  oreka mantentzea oso zaila zen. Komunistei egindako jazarpen hauek oihartzun handia izan zuten nazioartean. 1956tik aurrera, Dolores Ibarruriren eta Santiago Carrilloren eskutik, komunismo estailinistatik aldentzen hasi eta partidua Europara moldatzen hasi zen.

–    Langileen artean, gatazkak areagotuz hasi ziren.Politizatzen eta grebak egiteko eta sindikatuak sortzeko aldarrikapenak egiten hasi ziren. Espainiako foko nagusiak Bartzelona, Madril eta Euskal Herria izan ziren. Lehenengo ezkutuko sindikatua sortu zen garai honetan (Langile Komisioak) eta empresa askoren arteko negozioak eta hizketaldiak hasi ziren langileen errepresentante hauekin. Erregimenak, bere aldetik, sindikatu bertikala berritzeko saiakera egin zuen, baina ez zen asko lortu.

–    Unibertsitatean giroa oso zaila zen. Erregimenak haren kontrola galdu zuen erregimenaren aldekoak ez ziren irakasleak sartzen hasi zirelako. Ikasleen biltzar askeak egiten hasi, eta euren jardunak erradikalizatuz joan ziren. Indar hauek, erregimenaren aurka egin zuten hura desagertu artean. Gainera, asaldura handitu zen erregimenak zenbait katedradun kargutik kendu baitzituen ikasleen mugimenduen alde egin zutelako. Gertatzen ziren mugimenduen ostean, polizia modu iraunkorrean instalatu zen unibertsitate askotan.

–    Mugimendu nazionalistei dagokienez, garapena ikusi zuten euren aurrerapen ekonomikoa nahiko handia baitzen. Batez ere eskualdeetako kultura adierazpen berriak osatu ziren (Galizian adibidez). Katalunian zentralismoari egin zitzaion oposizioa nahiko batu zen. Euskal Herrian bere aldetik, ETA erakunde armatua sortu zen, esan bezala. Borroka armatuaren bidetik hasi ziren joaten eta erresistentzia egiteko jardunetan hasi ziren errepresioaren aurrean. Horren aurrean, frankismoa euskal gizartearen aurkako zapalkuntza latzean hasi zen.

–    1965eko II.kontziliotik, Elizaren bilakaera hasi zen. Hasieratik erregimenaren alde egon ziren, baina apaiz gazte eta aurrerakoiek erregimenaren aurkako jarrera hartzen hasi ziren. Mehatxua ikusita, apaiz “gorri” eta komunistak salatzeko prozesuak hasi ziren. Prozesua iritsi zen konkordato espetxe bat irekitzera. Izan ere, oposizioaren alderdi garrantzitsua izaten hasi zirela konturatu zen Franco, eta hori kontrolatu beharra zegoen. Elizaren eta estatuaren arteko harremana geroz eta zailagoa zen eta Aita Santuak apezpikuak aukeratzeko eskubidea baztertzeko eskatu zionean Francori, bere ezetzaren aurrean, egoera asko zaildu zen.
Gainera, Tarancón kardinala Madrilgo elizbarrutira iritsi zen. Bere aukeraketa estrategikoa izan zen Elizari biderazio politiko berritua emateko.
Amaitzeko, espainiar guztiei barkamena eskatu zieten gerra ondoren gizartea adiskidetzen saaiatu ez zirelako.

–    ERREGIMENAREN JARRERA : INMOBILISMOA
Hauen guztien aurrean, erregimena ez zegoen aldatzeko prest. Horren ordez, zapalkuntza asko handitu zuen eta komunikabideen manipulazio egonkorrari ekin zion. Gainera, kanporako irekiera eta adostasunak zirela eta, erregimena zilegizkotzat deklaratu zen eta ez zuten aldatzeko saiakerarik egin. Beste guztiaz aparte, Ordena Publikoko Auzitegia eratu zen jendea bere iritzi politikoen arabera epaitzeko.
 3. ZATIA
Carrero Blancoren hilketaren ondoriozko krisia gainditzen hasi zen erregimena eta PCEk ere ez zuen istilu handirik sortu nahi izan. Arias Navarro hautatu zen Carrero Blancoren oinordeko.  Honen ondorioz, erregimenaren barruan kontraesanak hasi ziren eta masa handi bat irekitasuna eskatzearen alde hasi zen. Hasieran, erreforma asko egiteko bidean hasi ziren, baina itxurazko mugimenduak izan ziren soilik, eta gobernuburu berriak ez zuen kontundentzia handirik erakutsi.


Bilboko Añoveros apezpikuaren homilia eta Euskal Herriaren nortasunaren aldeko aldarrikapenak erregimenaren saiakera ekarri zuten apezpikua kargutik kentzeko. Hala ere, berak osotasunez ezetz esan zuen eta bere intentzioekin jarraitu zuen indartsuki.
Gizartearen haserrea nabaria zen. Munduan garatzen ari zen krisiak eta jendearen iritzi berri eta geroz eta indartsuagoek ezinegona areagotu zuten. Honek arriskuan jarri zuen kanpoarekiko irudia eta erregimenak kanpo inbertsioen garrantzia sustatu nahi izan zuen hori ez galtzeko barne liskarrengatik.
Salazarren diktadura amaitzeak eta bere ondoren etorritako iraultzak erregimen berri baterako bidea irekitzeak espainiar askoren itxaropena piztu zuen. Espainiako armadako zenbait ofizialek hau eredu hartu eta Batasun Militar Demokratikoa eratu zuten.
PCE mobilizazio ikaragarrian hasi zen Francoren azken hilabeteetan. Indar sozialak eta aldaketaren aldekoak batuz haustura demokratiko bat egiten saiatu ziren, nolabait erregimena amaitzeko asmoz. Batza Demokratikoa sortu zen. Bertan, monarkikoak, sozialistak eta PCE bildu ziren. Erregimen demokratikoa garatzeko aldarrikapenaren bidean hasi ziren. PSOEk bere aldetik, Konbergentzia Demokratikoko Plataforma sortu zuen eta kanpoko laguntza eta oihartzun handi samarra lortu zuen.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s