GAIAREN LABURPENA

Gai osoaren laburpen txiki bat egin dugu lerro hauetan.

EUSKAL HERRIA FRANKISMO GARAIAN
1936. urtean, Jose Antonio Agirrek, Eusko Jaurlaritza osatu eta izan den lehen Lehendakari bilakatu zen. Urte honetan, Gerra Zibilaren eztanda eta ondoren ere, Gernikako bonbardaketa etorri ziren.

1939an, frankisten garaipenarekin eta inposatutako diktadurarekin, urte txarrak igaro zituen Euskal Herriak herri traidoretzat hartu zutelako eta neurri zorrotzak aplikatu zizkieten. Errepresio gogorra jaso eta frankisten menpean erori ziren. Atzerrira joan behar izan ziren batzuk eta kartzelatuak eta heriotzara zigortuak izan ziren beste zenbait ere. Modu honetaz ETA sortu zen (mugimendu armatu bezala) eta beste zenbait langile mugimendu ere agertu ziren.

Gerra ondoren, berreskurapen ekonomikoa hasi zen herrian. Ondoren, 1959tik aurrera egonkortze planei esker, hazkunde iraunkor batean sartu zen 1973a arte, industria eta metalurgiaren bidez batik bat. Geroz eta etorkin gehiago iritsi ziren. Baina denboraren poderioz, atzerriko menpekotasuna eta desoreka etorri ziren eta horrek guztiak krisia azeleratu zuen. Tentsioa altua zen. ETA ekintza odoltsuekin hasi zen esaterako Carrero Blancorena eta pixkanaka frankismoaren amaiera iritsi zen.

OROKORREAN, FRANKISMOAREN AZKEN ALDIAK
1960tik 1972ra, aldaketa ikaragarriak eman ziren ekonomian. Garapen planak jarri ziren martxan. Hauen helburua erregimena sendotzea eta herrialdea aberastea zen. Honela, langabezia murriztu zen. Industrien eta automobilismoaren hazkundea izan zen, baina etekin handiena, banku eta industra talde handiek lortu zuten. Hauek finantzatzeko, turismoan eta atzerriko inbertsoetan oinarritu ziren.
Gizartean desoreka nabaria zegoen eta espekulazioa izan zen nagusi garai honetan. Bitartean, kulturan eta hezkuntzan, irekitze intelektuala gertatu  zen. Kanpo harremanak sendotu ziren, bai Europako Ekonomia Erkidegoarekin eta baita herrialde arabiar eta AEBrekin. Hurrengo urteetan, aldaketak zirela eta, oposizioa indartu egin zen.
Aipatutako oposizio horren barruan, era askotako mugimenduak bildu ziren. Hasteko, erregimenaren ondoan egona izan zen Eliza hartatik aldendu eta hura gaitzatsiz joan zen. Euskal Herrian, aipaturiko ETA talde armatua eratu zen ere. Bestalde, PCE-k eta alderdi eta mugimendu sozialistek ere langileen aldeko borroka jarraitu eta erregimenaren aurkako mugimendu eta elkarteak fundatu zituzten. Aipatzekoa da ikasle eta gazteen giroa ere, zeintzuek geroz eta indar handiagoa egiten zuten diktadura amaitzeko. Azkenik, erregimenaren zentralismoaren aurkako mugimendu nazionalistak garatuz joan ziren.
Denbora pasa ahala eta Frankoren gaixotasunarekin, gatazkak ugaritu egiten dira eta erregimenaren ezegonkortasuna agerian uzten da. Frankok, Joan Karlos oinordekotzat onartzen du. Horrekin batera Carrero Blanco izendatzen du presidente, baina 1973 ETA-k atentatu batean hil egiten du. Arias Navarro gobernuburu ezarri ondoren, Franko 1975 hil egiten da. Honen ondoren hasi zen demokraziaranzko bide baketsua, trantsizioa.

FRANKISMOA EUSKAL HERRIAN

AURREKARIAK:

1936. urtean, Jose Antonio Agirrek, Eusko Jaurlaritza osatu eta izan den lehen Lehendakari bilakatu zen.

Urte honen inguruan, hainbat gertakari garrantzitsu izan ziren, hain zuzen ere, Gerra Zibilaren eztanda eta horrekin batera ere, Gernikako bonbardaketa, euskal gizartearen askatasunaren sinboloa zuena.

Handik gutxira, 1939. urtean, Frankisten garaipenarekin Gerran, Euskal estatuaren amaiera izan zen eta 40 urte inguru iraungo zituen diktadura jasan izan behar zuen. Gainera, neurri zorrotzak hartu zituzten Euskal Herriarekin, herri traidoretzat hartu zituztelako eta haien askatasunak mugatu zituzten.

Arazo hauen ondorioz, ETA izeneko talde armatua sortu zen, errepresioari eta diktadurari aurre egiteko eta hauek indarkeria erabili zuten beren helburu politikoak lortzeko.

EKONOMIA

Gerra bukatu eta gero, Euskal Herriko fabrikak berrantolatu eta lanari berriz ere hasiera eman zioten. Lehenago jasandako urte txarrak alde batera utzita, berriz ere berreskurapen ekonomiko batean sartu zen Euskal Herria.

Hazkunde ekonomiko honen arrazoiak, industria, siderometalurgia, meatzategiak ziren batik bat eta Euskal Herrian sektore hauek oso garaturik zeuden. Momentu on hau ez zuen betirako iraun, 2. Mundu Gerraren bukaerarekin, Espainiak jasandako isolamenduarekin, lehengai eta erregaiak lortzeko ahalbideak mugatu zirelako. 1955 urtera arte ez zen gerra aurreko produkzio mailara itzuli.

1959. urtetik aurrera, egondako egonkortze planen bidez, EAE, hazkunde iraunkor batean sartu zen, 1973. urtera arte iraun zuena.

Lehenik eta behin, euskal industriak lan esku ugari lortu zituen etorle kopuruen arabera, neurri batean. Industria kimiko garrantzitsua sortu zen, batez ere Bizkaian finkaturik. Metalurgia garatzen jarraitu egin zuen eta honek hegemonia lortu zuen Arabako industriarekin.

Pixkanaka-pixkanaka, bere teknologi propioaren gabezia eta atzerriko menpekotasuna izan zen. Nahiz eta hazkunde ikaragarria egon, oso desorekatu izan eta horrek energia kontsumo handia, ingurunearen kutsadura, hirugarren sektorearen ahulezia…ekarri zituen.

Elementu guzti hauek, azeleratu egin zuen Frankismoaren amaieran gertatutako krisia eta horrela, birmoldaketa gogor bati ekin behar izan zitzaion.

POLITIKA:

1937an, Euskal herria, tropa frankisten menpean erori zen. Lehenago onarturiko Autonomia Estatuak desegin zituzten eta errepresio gogor bat inposatu zuten altxatutakoengan eta euskal kulturarekin lotuta zegoen edozerekin.

Atzerrira joatea lortu ez zuten abertzale edo komunistak kartzelaratuak eta heriotzara zigortuak izan ziren. Gainera, Euskal Herriarekin erlazionaturik zegoen edozein gauza debekatu zen, bai euskaraz hitz egitea, ohizko ekitaldietan parte hartzea eta antzekoak.

Herri traidoretzat hartu zuten eta horregatik Frankistek beren errepresioa ezarri zieten. Oso urte zailak izan ziren EAErentzat.

40 hamarkadan, bizi baldintza txarreko urteak izan ziren eta poliziaren errepresioa jasan behar izan zuten kexak aldarrikatzen zituztenak. Horregatik, herritarrek ez zuten iritzi aukerarik.

Horrek, hainbat gatazka ekarri zituen. Hain zuzen ere, 1947an, Frankismoaren aurka zeuden hainbat talde bildu ziren errepublikaren aldarrikapena ekarri zuena eta honetan milaka langile bildu ziren.

Greba geroz eta gehiago hedatu zen eta hainbat langile zigortuak izan ziren. Horrexegatik, Madrileko gobernuarekin negoziatu zen, zigor horiek kentzeko, grebaren amaieraren truke.

1952. urtean, Frankoren diktaduran, EKIN izeneko taldea sortu zen Bilbon eta hiru urte geroago, EGIrekin elkartu zen. 1959an, EAJrekin zituen lotura guztiak hautsi zituen eta Euskadi Ta Askatasuna izana hartu zuen (ETA).

Hauen helburua, Euskal gizartea bizirik zegoela transmititzea zen, nahiz eta Frankismoaren jazarpena jasan. Hasieran, sabotaiak baino ez zituzten egin. Baina, 1960tik aurrera polizia atxiloketekin hasi orduko, ekintza armatuei eman zieten hasiera.

Denbora pasa ahala taldeko hainbat buruzagi atzerrira alde egin ziren eta 1961ean, Donostian bi bandera espainiar erretzean, militante ugariren atxiloketa ekarri zuen. Horrela, barne antolaketa desegindurik gelditu zen.

60ko hamarkadan izandako hazkunde ikusgarriak, hainbat ondorio izan zituen: etorle kopuru handia eta ingurugiroaren kutsadura esaterako. Gainera, ekonomiaren liberalizazioak, gatazka sustatu zuen lurraldean.

Hurrengo urteetan greba ugari antolatu ziren. Hauetatik aurrera, langile mugimenduak, bere presentzia handitu zuen oposizio talde bezala.

Hamarkada honetan izandako grebek ez zuten gatazkaren amaiera ekarri, baizik eta hazkunde ekonomikoak sorturiko tentsioak handitu zuen.

Momentu honetan, ETA-k terrorismora hurbildu egin zen eta horren ondorioz barne gatazkak hasi ziren. Gainera hemendik aurrera, lehenengo hildakoak uzten dituzte. Ekintza odoltsu hauek, errepresioaren gorakada ekarriko zuten eta azkenean, erregimen frankistaren amaiera.

1970eko abenduan, Burgoseko judizioan, ETAko 16 kide epaitu zituzten eta horrek nazioarteko ospea eta erregimenaren aurka indarkeria erabiltzeko legitimazioa eman zion erakundeari.

ETAren ekintzarik ikusgarriena gobernuko presidentea zen, Luis Carrero Blanco almirantea hiltzea hain zuzen ere 1973ko abenduaren 20an, leherketa batean.

Ekintza honen ondoren, Arias Navarro izendatu zuten buru eta ETA-ren ekintza militar eta politikoak banatu ziren. Alde batetik, moderatuek bide politikoa hartu nahi zutelako, baina beste aldetik, erradikalek bide armatuarekin jarraitu nahi zuten. Banaketa horrek, ondorio garrantzitsuak izango zituen etorkizunean, esaterako Frankoren heriotza iritsi zen hurrengo urteetan.

TESTU IRUZKINA (2)

20. TESTUA. ESTATUAREN LEGE ORGANIKOA (1967-01-11)

Orain arte promulgatutako legeek erakunde antolamenduek eskatzen dituzten gai gehienak hartzen dituzte.(…). Iritsi da estatu nazionala erakundetzea amaitzeko une egokia (…). Horren kariaz, (…), honako hau xedatzen dut:
1. art. I. Espainiar estatua, erresuma gisa eratutakoa, erkidego nazionalaren erakunde gorena da.
2. art. I. Subiranotasun nazionala bakarra eta zatiezina da eta ezin da ez ordezkatu ez laga.
II. Espainiar estatuaren erakunde sistema botere batasunaren eta funtzio koordinazioaren printzipioetan oinarritzen da.
3. art. Honako hauek dira estatuaren oinarrizko xedeak: Espainiako gizonen arteko eta lurren arteko batasunaren defentsa; nazioaren osotasuna, independentzia eta segurtasuna mantentzea (…). Hori guztia Mugimendu Nazionalaren Printzipioen inspirazioarekin eta haiekiko leialtasun zorrotzenarekin (…), bere izaeraz, iraunkorrak eta aldaezinak direnak.
6. art. Estatuburua da nazioaren ordezkari gorena; berak erabiltzen du botere politiko eta administratibo gorena; Mugimenduaren Buruzagitza Nazionala du eta Mugimenduaren eta Erresumako gainerako funtsezko legeen printzipioak zehaztasunez betetzen direla zaintzen du (…); legeak promulgatu eta berresten ditu (…); lehor, itsaso eta aireko armaden gaineko aginte gorena du; (…); bere izenean administratzen da justizia; grazia eskubidea erabiltzen du; enpleguak, kargu publikoak eta ohoreak ematen ditu, legeek xedatutakoaren arabera; ordezkari diplomatikoak kreditatu eta hartzen ditu eta Erresumako Funtsezko Legeen arabera dagozkion ekintza guztiak egiten ditu (…)
14. art. I. Gobernuburuak espainiarra izan behar du eta estatuburuak izendatuko du Erresumako Kontseiluak proposatutako hirukotetik hautatuta.
Boletín Oficial del Estado, 1967-01-11.

1.    IDENTIFIKATU: Testua 1967ko urtarrilaren 11n idatzi zuen Francok. Estatuko buletin ofizialean argitaratu zen eta izaera juridikoa eman zitzaion, legeak adierazteko balio baitzuen. Idazleak ekintzen garaia bizi du, beraz, lehen mailako testua dela esan dezakegu. Bestalde, espainiar herri osoari zuzentzen zaio, hari baitagozkio hemen xedaturiko guztiak.

2.    IDEIA NAGUSIAK: Testuaren ildo nagusiena Espainiar estatuaren konfigurazioa da, Francoren diktadura bitartean.

–    Estatua, erresuma bezala ikusten da. Buruzagiei buruz, Franco da estatuburua eta berak ditu botere guztiak.
. Legeak ezartzea
. Armada kontrolatzea…
–    Gobernuburua den persona bat izan dezake estatuburuak ondoan, berak izendatutakoa.
–    Nazioa era oso batean gobernatuko du estatuburuak, eta nazio horren zatiezintasuna bermatuko da. Halaber, Mugimendu Nazionalaren ildoari jarraituz gobernatuko da herrialdea.
–    Buruzagia hau guztia betearazteaz arduratuko da.

3.    INGURUABAR HISTORIKOA
Testu hau Francoren diktadura bitartean idatzi zen. Diktadura hau, Espainian garatu zen 1939tik 1975era arte. 1939an, Gerra Zibilaren amaiera etorri zen. Nolabait, momento hartara arte, urte batzuetatik hara borrokan egondako bi ideologietan batek (fascismo-frankistak) irabazten du eta boterea indarrez eskuratu.
Aldi honetan zehar, Francoren nahia beteko da, eta Mugimendu Nazionalaren eskakizunak betetzen saiatuko dira. Hasieran, jendeak gose asko pasa izan zuen eta miseriaz aparte, herrialdea nazioartetik bereizita gelditu behar izan zen herrialdeek ez baitzuten bere izaera diktatoriala onartzen. Gutxinaka, eta komunistekin AEBk zuen borrokaren esku, Espainia nazioartean sartzen hasi zen. Hala ere, oposizio mugimendu asko egon ziren diktaduraren aurka, eta haren zapalkuntza eta zentralismoak mugimendu nacionalista periferikoak eta jendearen hserre eta geroz eta mobilizazio gehiago eragin zituen.
Nahiko garai gatazkatsuan ere, erregimenak ez zuen lege finkorik. Diktadoreak, deretu bidez, lege mordoa atera zuen, baina lege modernoago bat behar zen, eta gainera, erregimenari demokratizazio prozesu kutsu bat eman behar zitzaion. Kontestu honetan sortu zen Lege Organikoa. Ikusi bezala, erregimenaren izaera oinarrizkoena ageri da bertan.
Garai onetan, kanpo inbertsioak hasten dira Espainian sartzen, eta nazioartearen ikuspuntuan, Francoren armetako bat da lege hau, erregimena nazioartean onetsia izan dadin.
Erresumaren kontua aipatzeak berebiziko garrantzia du diktadorearen ondorengotza zehaztean. Oso argi uzten du Francok, berak hain ondo ezagutzen duen Joan Karlos borboikoa izango dela bere ondorengoa, eta harengan uste osoa du erregimena mantentzeko.
Hala ere, jendearen haserrea geroz eta nabariagoa izango da, eta hemendik aurrera, erregimenaren azken urte, eta gatazkatsuenak hasiko dira, ideología desberdineko jendearen arteko liskar mordoarekin, baina amaieran, diktadorea hilda, erregimen aldaketa baketsu batekin.

4. IRUZKIN PERTSONALA

Testuaren garrantzia historiari begira zenbait gauzetan nabari daiteke. Alde batetik, estatuaren forma berresten zuen testua da. Frankismoaren izaera finkatzeko ardura islatzen duen testua, izan ere. Demokrazia kutsua erakusteko nahia ikusten da testuan, hala ere, jendearentzat ez zen nahikoa izan, eta horregatik testuaren sede hori ez zen guztiz bete.
Bestalde, franquismo garaian zegoen centralismo kutsu sendoa ikusten da. Gerora, demokraziarako trantsizioa hasten denean, eskualdeek independentzia, edo behintzat autonomía eskaerak egin zituzten, eta gobernu berriak onartu behar izan zituen, Espainia autonomien estatu bihurtuz. Gaia nahiko zaila izan da XX.mendean eta baita gaur egun ere, interés desberdin anitz zeudelako. Garbi ikusten da hala ere, Francoren ideietako puntu hau ez dela bete etorkizunean.
Erresumaren kontua zela eta, Francoren ondorengoak nolako erregimena izango zuen hautatu zuen diktadoreak. Hala ere, Joan Karlosengan utzi zituen bere uste guztiak estatu era mantentzekoak. Gerora, eta testuan esaten denaren influentzia ikusiz, argi ikusi zen erregeak ez zuela nahi izan Francoren ideologia mantenduz, eta jendearen eta nazioartearen eskakizunei jaramon eginez, erregimena aldi justuan aldatu zuela. Ezin izan zen halako diktadura mantendu, eta gizartea benetan hazteko eta munduan integratzeko sistema hasi zen abian, demokrazia.
Estatuburuaren itxura aldatu da, eta orain, erregea eta gobernuko presidentea daude. Erregearen boterea ikaragarri murriztu da (ez da Franco bezalako indartsu mantendu botere aldetik) eta gobernuburuak betetzen ditu kargu nagusiak. Bestalde, justizia, erakunde bereizi batzuek betearazten dute sistema judiziala osatuz.

TESTU IRUZKINA (1)

19. TESTUA: EUROPAKO MUGIMENDUAREN KONGRESUAK 118 ORDEZKARI ESPAINIARREN PROPOSAMENEZ MUNICHEN HARTUTAKO ERABAKIA (1962-06-07/08)
Europar Mugimenduaren Kongresuak, Munichen 1962ko ekainaren 7an eta 8an bilduta, iritzi dio edozein herrialdek Europan sartu nahi badu, izan atxikita edo izan elkartze bidez, herrialde horrek erakunde demokratikoak izan beharko dituela; horrek, Espainiaren kasuan, Gizakiaren Eskubideei buruzko Europar Konbentzioaren eta Europako Gizarte Gutunaren arabera, hau esan nahi du:
1. Benetan ordezkaritza bidezkoak eta demokratikoak diren erakundeak eratzea, eta erakunde horiek bermatzea gobernua herritarren onespenean oinarritzen dela.
2. Pertsonen eskubide guztiak egiazki bermatzea; bereziki, norberaren askatasunari eta adierazpen-askatasunari buruzkoak, gobernuaren zentsurarik gabe.
3. Erkidego naturalen izaera berezia aitortzea.
4. Oinarri demokratikoen gainean, askatasun sindikalak baliatzea, eta langileek beren oinarrizko eskubideen defentsa egitea; besteak beste, greba-eskubidearen bidez.
5. Iritzi-korronteak eta alderdi politikoak antolatzeko aukera izatea, oposizioaren eskubideak aitortuta.
Kongresuak itxaropen sendoa du aurreko oinarri horien araberako eboluzioak aukera emango duela Espainia Europan sartzeko, haren funtsezko osagaia baita; eta adierazgarritzat dauka Kongresuan partaide izan diren espainiar ordezkari guztiek adierazi izana seguru daudela espainiar ordezkari gehienek nahi dutela eboluzio hori zuhurtzia politikoaren arauen arabera egitea, egoerak aukera ematen duen bezainbesteko azkartasunarekin, denen zintzotasunarekin eta eboluzio-prozesuaren aurretik, prozesuan bertan nahiz prozesuaren ondoren bortxakeria aktibo nahiz pasiboari uko egiteko konpromisoarekin‖.
Munich (Alemaniako Errepublika Federala), 1962ko ekainaren 8a.

1.- IDENTIFIKATU
Komentatzeko aukeratutako testua 1962ko ekainaren 8an idatzi zen Munichen (garai hartan Alemaniako Errepublika Federalaren parte osatzen zuena). Bere egileak, Europako Mugimenduaren kongresuko partaideak izan ziren, eta haien artean, honako testua idazteko horrenbesteko garrantzia izan zuten 118 ordezkari espainolak egon ziren. Manifestu baten antzekoa da, nolabaiteko erabaki administrativo edo ideologikoak ematen ditu, eta horiek aurrera eramatean, estatuaren lege oinarrietan aurkeztuko lirateke. Testuaren egileek bertan bizi dute idatzitakoak jorratzen duen garaia, eta hortaz, lehen mailako testu bat dela esan genezake. Espainiar herri osoari zuzentzen zaio, baina konkretuki momentuan gobernuan dagoen mugimenduari, hura aldatzeko saiakera baita.

2.- IDEIA NAGUSIAK
Testuaren muina eskaera nagusi batean oinarritzen da, Espainia prozesu demokratikoan sartzeko eskaera, horren bidez, Europako erakundeetan sartuko bada.
Erakunde demokratikoez aparte, beste eskakizun batzuk bete beharko ditu ere:
– Alderdi politiko desberdinen onarpena, eta adostasunezko gobernua
– Pertsonen eskubide pertsonalak eta langileen eskubide pertsonalak bermatzea
– Eskualde periferikoen izaera onartzea
Hau guztia, azkartasunez baina era eraginkorrean egiteko nahia erakutsi zuten.

3.- INGURUABAR HISTORIKOA
Testua frankismo garaian idatzi zen. 1939an, gerra zibilaren ostean eta mugimendu nazionalaren garaipenaren ondoren martxan jarri zen diktadurazko estatu berria. Fraco diktadoreak botere guztiak hartu zituen bere gain eta bere ideología ultrakatoliko eta militar oinarrizkoa inposatu zuen, errepublika garaian sortutako alderdi berrien eta konstituzio eta erreforma guztien lana deuseztuz.
Oso urte latzak  izan ziren erregimeneko lehenengoak eta jendea miseria gorrian bizi zen. Erregimenaren aldekoek zerbait atera ahal izan zuten, baina mordoa hil zituzten edo jazarri errepublika garaian eta gerran mugimenduaren aurka agertu izanagatik.
Bere izaera diktatoriala zela eta, Espainia nazioarteari begira isolaturik geratu zen eta ekonomikoki autarkia mantenduezin batean murgildu zen. Baina egoera honek ezin zezakeen asko iraun, eta komunisten aurkako ideien ildotik, AEB-k influentzi handia ezarri zuen Espainia bereganatu eta Gerra Hotzean bere aldean izateko. Horrela, Espainia nazioartean finkatzen hasi zen, asko kostata hala ere, herri askok demokraziak baino ez zituztelako onartzen.
Erregimenak bere jarraitzaileak izan zituen eta bere ideia erradikalez konbentzituta zegoen jende asko agertu zen, ordena berrezartzeko eta katolizismoa eta kontserbadorismo zentralista mantentzeko gogoak erakutsi zituzten sutsuki.  Hala ere, nazioarteko beste egoerak ikusita, eta jazarpen eta zapalkuntza ikaragarrien kariaz, herrialde barrua oposizio mugimendu bortitzak hasi ziren garatzen, eta horien ondorioz, erregimena asko ahuldu zen, batez ere, azken urteetan. Jendeak zilegi eta era indartzuan borrokatu zuen, eta azkenean, diktadorea hilda, Joan Karlos borboiko erregearen oniritziz, Espainiaren aldaketa lortu zuten, demokraziaranzko trantsizio prozesuan murgilduz erabat.
Konkretuki, testu hau, horrelako oposizio mugimenduen bilera baten emaitza da. Hasieran eta diktadura erdiko urteetan, oposizio gehiena erbestean garatu zen eta nazioarteko laguntza asko jaso zituzten, beste herrialdeetan babesteko. Bilera hau, konkretuki, Munichen egin zen eta alderdi sozialistek eta monarkiazaleek hartu zuten parte, batez ere. Bileran, argi eta garbi erakutsi zen, garaiko oposizioaren nahia (bakoitzak gero bere erara defendatu zuena, batzuk indarkeriaz, besteak aldarrikapenez), erregimena deuseztu eta demokrazia ezartzea, behingoz herria behar bezala, eta herriarekiko kontsiderazio eta errespetu handiagoko giroan garatu zedin, mundo modernuarekin ahokatuz.

4.- IRUZKINA
Testuaren garrantzia zenbait puntu desberdinetan nabaritzen da.
Alde batetik, Francoren erregimenaren amaiera esplizituki eskatzen duen manifestu baten antzekoa da. Horrelako adierazpenak ez ziren ohikoak garai hartan, errepresioa latzaren mehatxupean. Gainera, nazioartearen nahia ere islatzen du, Espainia demokraziara joateko nahia.
Testua idatzi zenetik, erregimena aldatu artean, 13 urte pasa ziren. Nahiz eta denbora asko izan, honelako ekimenek oposizioako beste mugimendu batzuk egingo zituzten elkartean akziora animatu zituzten eta hórrela kate baten antzera, gero eta indartsuagoak izan ziren ausardiaz egindako mugimenduak.
Hemen eskatzen dena, gainera, estatu berria konfiguratzen denean kontuan hartzen da. Alderdiak onesten dira eta herritarren araberako gobernuak eratzen saiatzen dira. Jendearen partaidetza demokratikoaren bidez, lortzen da nolabaiteko konsensu bidez, kideak aukeratzea estatua gobernatzeko.
Bestalde, autonomía estatutuen bidez bermatzen da eskualde partikular bakoitzaren nortasuna, eta autonomien estatutua sortzen da, alderdi historikoen ezaugarriak goraipatuz, betiere Espainiaren batasunaren barnean.
Gainera, askatasuna eta beste oinarrizko eskubideen bermea garatzen da demokrazia garaian. Oso garrantzitsu da hau guztia gizarteak era osasuntzuan egin dezan aurrera.
Honelako testuak eta beste mugimendu askok, beraz, demokraziaranzko bidea ekarri zuten Franco hil zenean, eta bere ondorengoen ekintzaren ondorioz.

HIZTEGIA

– Burgoseko prozesua: Burgosen aurrera eraman zen epaialdi bat izan zen, non ETA erakundeko zenbait kide epaitu ziren. Juizioan, horietako batzuei heriotza zigorra ezarri zitzaien hiru pertsonaren hilketa zela eta. Azkenean, eta jendearen protestak zirela eta, heriotza zigorrak ez ziren bete.

– CCOO: Frankismoaren azken garaian sortutako sindikatu ezkutukoa. Langileen eskubideen aldeko erakunde bezala eratu zen, haien alde lan egiteko.

– Añoverosen aldarrikapena: Añoveros apezpikuak, Frankismoaren azken urteetan egindako meza/aldarrikapena izan zen. bere helburu nagusiena Euskal Herriaren nortasun bereziaren babesa egitea izan zen. Halaber, frankismoaren izaera diktatorialaren eta hark Euskal Herriari egiten zion zapalkuntzaren kontrako protesta zen.

– Ogro operazioa: ETAko kideek gobernuburu zen Carrero Blanco hiltzeko prestatu zuten operazioa. Bere errutina baten erdian hartu eta bere kotxea airetik jauziarazi zuten, bera eta beste pertsona bat hilez.

Euskadi Ta Askatasuna: ETA siglez ezagutua, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortu nahi dituen erakunde armatua da, 1959. urtean sortu egin zena. Erakunde ugarik, talde terrorista bezala izendatu dute. Beren ekintza arruntenak, armak edo lehergailuak erabiliaz izan dira eta hain zuzen ere, guztira 829 gizabanako hil dituzte. Gaur egun ordea, armak uzteko erabakia hartu zuen, su-etena.

EKIN: Euskal Herriko talde politiko abertzale bat izan zen, 1952 sortua izan zena, Bilboko ikasle talde baten bidez. Beren helburua, euskal arazoetan kontzientziatzea da. EAJ-ren aurkakoa izan zen eta 1955ean, EGI-rekin elkartu zen, Eusko Gaztedi izena hartuz. Azkenean, honen partaideak hau utzi eta ETA sortu zuten.

Jose Antonio Agirre: Eusko Jaurlaritzaren lehen Lehendakaria izan zen, 1936tik, 1960 arte. Autonomia estatutuen ardura zuen bitartean, defentsa antolatzen saiatu zen, konbergentziako gobernua osatuz. Ondoren atzerrian, Europako Demokrazia Kristaua antolatzen lagundu zuen.

Terrorismoa: politika helburu bat lortzeko, izua sistematikoki erabiltzea da. Helburu horiek, hain zuzen ere atentatuak erabiliaz bidez lortzen dira. Hau aurrera eramateko hainbat taktika egin ditzakete, haien artean, lehergailuen erabilera, bahiketak eta hilketak esaterako.

Frankismoa: 1939-1975 urteen artean, Espainian ezarritako erregimen politiko diktatoriala izan zen, Francisco Frankok inposatuta. Bere hasiera, Gerra Zibilaren amaierarekin eta nazionalisten garaipenarekin iritsi zen. Bukaera, berriz, Francoren amaierarekin. Modu honetaz, Espainia trantsizio izeneko etapa baketsu batean sartu zen.

ESKEMAK

Diktadura 1959tik 1975ra

Oposizio mugimenduen marrazkia egin dugu: