TESTU IRUZKINA (1)

19. TESTUA: EUROPAKO MUGIMENDUAREN KONGRESUAK 118 ORDEZKARI ESPAINIARREN PROPOSAMENEZ MUNICHEN HARTUTAKO ERABAKIA (1962-06-07/08)
Europar Mugimenduaren Kongresuak, Munichen 1962ko ekainaren 7an eta 8an bilduta, iritzi dio edozein herrialdek Europan sartu nahi badu, izan atxikita edo izan elkartze bidez, herrialde horrek erakunde demokratikoak izan beharko dituela; horrek, Espainiaren kasuan, Gizakiaren Eskubideei buruzko Europar Konbentzioaren eta Europako Gizarte Gutunaren arabera, hau esan nahi du:
1. Benetan ordezkaritza bidezkoak eta demokratikoak diren erakundeak eratzea, eta erakunde horiek bermatzea gobernua herritarren onespenean oinarritzen dela.
2. Pertsonen eskubide guztiak egiazki bermatzea; bereziki, norberaren askatasunari eta adierazpen-askatasunari buruzkoak, gobernuaren zentsurarik gabe.
3. Erkidego naturalen izaera berezia aitortzea.
4. Oinarri demokratikoen gainean, askatasun sindikalak baliatzea, eta langileek beren oinarrizko eskubideen defentsa egitea; besteak beste, greba-eskubidearen bidez.
5. Iritzi-korronteak eta alderdi politikoak antolatzeko aukera izatea, oposizioaren eskubideak aitortuta.
Kongresuak itxaropen sendoa du aurreko oinarri horien araberako eboluzioak aukera emango duela Espainia Europan sartzeko, haren funtsezko osagaia baita; eta adierazgarritzat dauka Kongresuan partaide izan diren espainiar ordezkari guztiek adierazi izana seguru daudela espainiar ordezkari gehienek nahi dutela eboluzio hori zuhurtzia politikoaren arauen arabera egitea, egoerak aukera ematen duen bezainbesteko azkartasunarekin, denen zintzotasunarekin eta eboluzio-prozesuaren aurretik, prozesuan bertan nahiz prozesuaren ondoren bortxakeria aktibo nahiz pasiboari uko egiteko konpromisoarekin‖.
Munich (Alemaniako Errepublika Federala), 1962ko ekainaren 8a.

1.- IDENTIFIKATU
Komentatzeko aukeratutako testua 1962ko ekainaren 8an idatzi zen Munichen (garai hartan Alemaniako Errepublika Federalaren parte osatzen zuena). Bere egileak, Europako Mugimenduaren kongresuko partaideak izan ziren, eta haien artean, honako testua idazteko horrenbesteko garrantzia izan zuten 118 ordezkari espainolak egon ziren. Manifestu baten antzekoa da, nolabaiteko erabaki administrativo edo ideologikoak ematen ditu, eta horiek aurrera eramatean, estatuaren lege oinarrietan aurkeztuko lirateke. Testuaren egileek bertan bizi dute idatzitakoak jorratzen duen garaia, eta hortaz, lehen mailako testu bat dela esan genezake. Espainiar herri osoari zuzentzen zaio, baina konkretuki momentuan gobernuan dagoen mugimenduari, hura aldatzeko saiakera baita.

2.- IDEIA NAGUSIAK
Testuaren muina eskaera nagusi batean oinarritzen da, Espainia prozesu demokratikoan sartzeko eskaera, horren bidez, Europako erakundeetan sartuko bada.
Erakunde demokratikoez aparte, beste eskakizun batzuk bete beharko ditu ere:
- Alderdi politiko desberdinen onarpena, eta adostasunezko gobernua
- Pertsonen eskubide pertsonalak eta langileen eskubide pertsonalak bermatzea
- Eskualde periferikoen izaera onartzea
Hau guztia, azkartasunez baina era eraginkorrean egiteko nahia erakutsi zuten.

3.- INGURUABAR HISTORIKOA
Testua frankismo garaian idatzi zen. 1939an, gerra zibilaren ostean eta mugimendu nazionalaren garaipenaren ondoren martxan jarri zen diktadurazko estatu berria. Fraco diktadoreak botere guztiak hartu zituen bere gain eta bere ideología ultrakatoliko eta militar oinarrizkoa inposatu zuen, errepublika garaian sortutako alderdi berrien eta konstituzio eta erreforma guztien lana deuseztuz.
Oso urte latzak  izan ziren erregimeneko lehenengoak eta jendea miseria gorrian bizi zen. Erregimenaren aldekoek zerbait atera ahal izan zuten, baina mordoa hil zituzten edo jazarri errepublika garaian eta gerran mugimenduaren aurka agertu izanagatik.
Bere izaera diktatoriala zela eta, Espainia nazioarteari begira isolaturik geratu zen eta ekonomikoki autarkia mantenduezin batean murgildu zen. Baina egoera honek ezin zezakeen asko iraun, eta komunisten aurkako ideien ildotik, AEB-k influentzi handia ezarri zuen Espainia bereganatu eta Gerra Hotzean bere aldean izateko. Horrela, Espainia nazioartean finkatzen hasi zen, asko kostata hala ere, herri askok demokraziak baino ez zituztelako onartzen.
Erregimenak bere jarraitzaileak izan zituen eta bere ideia erradikalez konbentzituta zegoen jende asko agertu zen, ordena berrezartzeko eta katolizismoa eta kontserbadorismo zentralista mantentzeko gogoak erakutsi zituzten sutsuki.  Hala ere, nazioarteko beste egoerak ikusita, eta jazarpen eta zapalkuntza ikaragarrien kariaz, herrialde barrua oposizio mugimendu bortitzak hasi ziren garatzen, eta horien ondorioz, erregimena asko ahuldu zen, batez ere, azken urteetan. Jendeak zilegi eta era indartzuan borrokatu zuen, eta azkenean, diktadorea hilda, Joan Karlos borboiko erregearen oniritziz, Espainiaren aldaketa lortu zuten, demokraziaranzko trantsizio prozesuan murgilduz erabat.
Konkretuki, testu hau, horrelako oposizio mugimenduen bilera baten emaitza da. Hasieran eta diktadura erdiko urteetan, oposizio gehiena erbestean garatu zen eta nazioarteko laguntza asko jaso zituzten, beste herrialdeetan babesteko. Bilera hau, konkretuki, Munichen egin zen eta alderdi sozialistek eta monarkiazaleek hartu zuten parte, batez ere. Bileran, argi eta garbi erakutsi zen, garaiko oposizioaren nahia (bakoitzak gero bere erara defendatu zuena, batzuk indarkeriaz, besteak aldarrikapenez), erregimena deuseztu eta demokrazia ezartzea, behingoz herria behar bezala, eta herriarekiko kontsiderazio eta errespetu handiagoko giroan garatu zedin, mundo modernuarekin ahokatuz.

4.- IRUZKINA
Testuaren garrantzia zenbait puntu desberdinetan nabaritzen da.
Alde batetik, Francoren erregimenaren amaiera esplizituki eskatzen duen manifestu baten antzekoa da. Horrelako adierazpenak ez ziren ohikoak garai hartan, errepresioa latzaren mehatxupean. Gainera, nazioartearen nahia ere islatzen du, Espainia demokraziara joateko nahia.
Testua idatzi zenetik, erregimena aldatu artean, 13 urte pasa ziren. Nahiz eta denbora asko izan, honelako ekimenek oposizioako beste mugimendu batzuk egingo zituzten elkartean akziora animatu zituzten eta hórrela kate baten antzera, gero eta indartsuagoak izan ziren ausardiaz egindako mugimenduak.
Hemen eskatzen dena, gainera, estatu berria konfiguratzen denean kontuan hartzen da. Alderdiak onesten dira eta herritarren araberako gobernuak eratzen saiatzen dira. Jendearen partaidetza demokratikoaren bidez, lortzen da nolabaiteko konsensu bidez, kideak aukeratzea estatua gobernatzeko.
Bestalde, autonomía estatutuen bidez bermatzen da eskualde partikular bakoitzaren nortasuna, eta autonomien estatutua sortzen da, alderdi historikoen ezaugarriak goraipatuz, betiere Espainiaren batasunaren barnean.
Gainera, askatasuna eta beste oinarrizko eskubideen bermea garatzen da demokrazia garaian. Oso garrantzitsu da hau guztia gizarteak era osasuntzuan egin dezan aurrera.
Honelako testuak eta beste mugimendu askok, beraz, demokraziaranzko bidea ekarri zuten Franco hil zenean, eta bere ondorengoen ekintzaren ondorioz.

About these ads

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s